Aholku batzordea
Aholku batzordea
Horri esker, gure metodologiak berritu eta erakundearen kudeaketa hobetu dezakegu
Adsis Fundazioaren Kontseilu Aholkularia hainbat esparru desberdinetan espezializatutako profesional nabarmenen talde berezitu batek osatzen du, boluntarioki zuzendaritzarekin aldizka batzartzen dena askotariko kontuetan aholku emateko.
Barcelona
Edita Olaizola
Bere karrera profesional luzea pertsonen kudeaketaren esparru barruan garatu da, enpresen aholkularitzan espezializatuz.
Zerbitzuetako enpresa ezagun batean Langileen eta Gizarte Harremanen Zuzendari gisa denboraldi luzea eman ondoren, bere jarduera erakunde garapeneko aholkularitzan murgildu zuen, eta sektore desberdinei zerbitzuak eskaini zizkien, besteak beste: industria sektorea (automobilgintza, kimika, elikadura, metala, etxetresna elektrikoak, etab.) eta zerbitzuetakoa (bankuak, gizarte zerbitzuak, gremioak eta elkarte profesionalak, patronalak, merkataritza ganberak, herri administrazioa, etab.). Garapen Estrategikoko zuzendari-bazkidea da, ISBS-ko bazkide fundatzailea, Grupo Mediterráneo Consultores taldeko kidea eta Womenalia Adituen Nazioarteko Kontseiluaren kidea.
Esparru akademikoan, irakasle eta/edo gonbidatu gisa lankidetzan aritu da unibertsitate desberdinetan, eta baita ere Giza Baliabideen Buruzagitza eta Zuzendaritzako irakasle gisa bere karrera profesional osoan zehar.
Erakundeen eremuari dagokionez, Aedipe Catalunya-ko aholkularia da, non, horrez gain, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Batzordea ere koordinatzen duen. Modu aktiboan kolaboratzen da ere Mugarik Gabeko Aholkulariekin.
Edita Olaizola Industria Psikologian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Zentralaren eskutik, Master bat du Iraunkortasun eta Gizarte Erantzukizunean, UNEDen eskutik, Masterra Erakundeen Garapenean, Tel Aviv Unibertsitateko G.R. Institute institutuaren eskutik, Langileen Zuzendaritzan Diplomatua Bartzelonako Enpresen Administrazio Eskolaren eskutik, Auto Irakaskuntzako Tekniketan Diplomatua Torinoko O.I.T. eskutik, Komunikazio Tekniketan Diplomatua Pariseko Institut de Developpement Europeen de Communication institutuaren eskutik eta entzute aktiboaren tekniketan diplomatua Altom-en eskutik. Era berean, hazkuntza profesionaleko jarduera ugari gauzatu ditu, Itamar Rogowsky, Karsten Trebesch, Bert Hellinger, Cristina Naughton, Bill O'Hanlon, Anne Ratford eta bestelakoekin.
Pau Vidal García
Hirugarren Sektoreko Behatokiaren Fundatzailea eta Zuzendaria.
Aditua da irabazi-asmorik gabeko erakundeen funtzionamenduan. Enpresen Zuzendaritza eta MBA ikasi du ESADEn. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kudeaketa gaian irakaslea da, eta hainbat proiekturen zuzendaria; GGKEetako Kudeaketa Zereginari buruzko Gradu Ondoko zuzendarikidea da ESADEn. Plangintza estrategikoaren gonbidatutako irakaslea, UCAn (El Salvador).
Hirugarren sektoreko zibiko-sozialeko Liburu zuria egin du Catalunian eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen Kudeaketa izeneko liburuaren egilekidea da (Columna, 1997; Deusto, 1998).
Ramon García Gay
ESADEko irakaslea.
Ekonomia Zientzietan lizentziatua ESADEren eskutik.
Aurretik ESADEko Administrari Nagusiaren kargua okupatu zuen eta baita erakundeko Zerbitzu Akademikoen Zuzendariena ere.
Horrez gain, Intermon Oxfam erakundean Hegoamerikarako Barne Kudeaketako Zuzendaria eta Lankidetza Burua izan zen.
Ramon Garcíak, Adsis Fundazioaren Aholkularitza Kontseiluan parte hartzeaz gain, Fondo Etico FIM de Morgan Stanley funtsan hartzen du parte, Banc Sabadell bankuaren Pentsio Planaren batzorde etikoaren kidea da, Fundació Catalana de l'Esplai fundazioaren patronoa eta baita Fundación Acció Solidària contra l’atur fundazioarena ere.
Jordi Serrano Pérez
Future4Work-en sortzailea, alegia; enpresei Giza Balibaideen munduko joera berrietara egokitzeko prozesuan aholkularitza zerbitzua eskaintzen dien sarea.
Bazkide gisa, pertsonen kudeaketaren berriuntzaren inguruko ekimen esberdinetan hartzen du parte, besteak beste Nubelo, Impact Hub Barcelona, iOpener eta Workmoods.
Era berean, “El ocaso del empleo. Cómo sobrevivir al futuro del trabajo” liburuaren egilekidea da, , baita “El futuro del trabajo” (blog.futurodeltrabajo.com) blogarena ere eta TEDxSantCugat hitzaldien antolatzailea. Aurretik everis-eko Espainiarako Giza Baliabideen zuzendaria izan da eta Fundación Factor Humà-ko lehendakaritzaz arduratu zen.
Jordi Garriga
Alt Irakasle Ikasketetan diplomatuta eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua , executive MBA (EADA) eta Masterra Erakundeen Garapenean (GR Institute de Tel Aviv-AEDIPE).
Gaur egun, e-Motiva Barcelona-ko zuzendaria da, alegia; konpromisoaren kudeaketa estrategikoan espezializatutako giza balibideen aholkularitza konpainia (lan giroa, kultura eta baloreak, buruzagitza eta aldaketaren kudeaketa).
Irakasle kolaboratzailea da ESADEko executive education-en, hizlaria eta trebatzailea in company-en eta hainbat erakundetan (IL3-UB, Fundació EMI, Col·legi d’Economistes de Catalunya…)
Aurretik, Lexsor-Consulting-eko bazkide-zuzendaria izan zen, kudeaketa akademikoko burua eta udako unibertsitatearen zuzendaria (URL), zuzendarikidea Giza Baliabideen kudeaketari eta antolamenduari buruzko masterrean (Blanquerna), hezitzailea Generalitat de Catalunya-ko “Els Til·lers” eta “L’Esperança” adinez txikikoen eskoletan eta boluntariotza jarduerak haur eta gazteen aisialdirako begirale gisa.
Kolaborazio lanetan aritzen da Edu21 proiektuan, Jordi Pujol Ikastetxean eta “Reflexions sobre l’educació en una societat corresponsable” liburuaren egilekidea (2008).
Elena Acosta Terrón
Psikologian lizentziatua. Masterra Giza Baliabideen Zuzendaritzan (EADA) eta Masterra Erakundeen Garapenean (AEDIPE). Horrez gain, ikastaro bat egin du GKEen buruzagitza eta gizarte berrikuntzari buruz (ESADE eta la Caixa).
Gaur egun Generalitat de Catalunya-n lanean ari da, ebaluazio eta orientazio psikologikoaren zerbitzuan eta krisialdietan laguntza eta esku-hartze zereginak burutzen ditu. Horrez gain, Foment de Treball-eko Giza Baliabideetako Foroaren kidea da.
Eskarmentua dauka Giza Baliabideen esparruan, GKE desberdinetan, besteak beste, El Casal dels Infants, non Giza Baliabideen zuzendari jardun zuen eta Intermón Oxfam erakundean, hautaketa politikak, garapena, ebaluazioa eta boluntario gisa lan egiten duten eta kolaboratzen diren pertsonen barne komunikazioaren sailaren buru gisa (egoitzako eta lekuan bertako langileak).
Aurretik, Generalitat-en lan egin zuen, langile hautaketaren eta barne promozioko zereginak burutuz, eta 4 urtez adinez txikiko harrera zentro batean boluntario gisa jardun zuen.
Àngel Font i Vidal
"la Caixa" fundazioaren Garapen Estrategikoko Koordinatzailea da. Aurretik, Caixa Catalunya-ko Gizarte Ekintzako Fundació Un Sol Món fundazioaren zuzendaria izan da eta baita Mikrokredituko Europako Sarearen Lehendakariordea ere. Negozio eskola desberdinetan kolaboratzen da irabazi-asmorik gabeko entitateen eta mikrofidantzen kudeaketarekin lotutako irakasle-lanetan.
Ekonomian Doktorea da Ramon Llull Unibertsitatearen eskutik, Lizentziatua Kimika Zientzietan Bartzelonako Universitat-en eskutik eta Enpresen Zuzendaritzako Diplomatua EADAren eskutik (Business School).
Àngel Font-ek bere ibilbide profesionalari ekin egin zion ingurumen ingeniaritza batean. Hala ere laster Intermon Oxfam erakundean sartu zen eta bertan zortzi urtez aritu zen Latin Amerikan proiektuak koordinatuz, komunikazio eta funts erakarpen lanetan eta baita Zuzendaritza Nagusiko Alboko gisa ere. 2000. urtean Fundació Un Sol Món de Caixa Catalunya fundazioaren zuzendari izendatu zuten eta 2010ean "la Caixa-ko" Gizarte Ekintzan sartu zen.
José Luis Galipienso i Anglés
AUREN Barcelona konpainiaren bazkidea da, alegia; aholkularitza fiskala, enpresa aholkularitza eta kontu-ikuskapenetara dedikatutako konpainia.
Bere jarduera profesionalari 1983an ekin egin zion, urteekin gaur egungo AUREN konpainia bilakatuko zen enpresa batean. Haren konpainiaren bazkidea da 2002. urtetik. Enpresaren barruan kargu desberdinak izan ditu, eta profesionalki espezializatuta dago Familia Taldeen Berregituraketan eta enpresa kontzentrazioko bestelako eragiketan, eta baita enpresa talde nazionaletarako eta atzerritarretarako Aholkularitza Fiskalean eta Kontabilitatekoan ere.
Adsis Fundazioarekin lankidetza lanetan ibiltzeaz gain, beste Fundazioetan bazkide gisa hartzen du parte, esaterako, Prosalus eta Aldeas Infantiles eta baita prestakuntza fiskaleko irakasle gisa ere, beste entitateetan, esaterako, Ramón Llull Unibertsitatea. Bere jarduera profesionalaren barruan, interes orokorreko foro desberdinetan parte hartzen eta kolaboratzen da, adibidez, ACCIDeko Fiskalitate eta Kontabilitate Batzordean parte hartuz (Asociación Catalana de Contabilidad y Dirección) eta Automobilgintzako Kataluniako Federazioaren Diruzain gisa jardunez.
Joan Plans
Psikologian lizentziatua da (Universitat de Barcelona). Hobekuntza ikastaroak egin ditu bere jardueraren esparruan. Zuzendaritza Garapeneko Programa IESEren eskutik. “Directa, CDO, SL” prestakuntza eta hautaketa aholkularitza konpainiaren Fundatzailea eta Bazkide-Zuzendaria. Enpresa hispano-finlandiar baten administrazio kontseiluaren kidea da.
Aditua da zuzendaritza gaitasunetan, aurkezpen limurtzaileetan eta pertsonen zuzendaritzan. Azken hamabost urteotan sektore desberdinetako enpresa nazional eta nazioartekoen zuzendariei prestakuntza eskaini die.
INAP, IAAP eta IVAPeko irakasle kolaboratzailea da. Irakasle elkartua da ESADEko Giza Baliabideen Zuzendaritza Departamentuko Executive Education programetan.
“Las 27 virtudes del código secreto…” 2010eko liburuaren egilea da eta baita y de “27 respuestas para… 2012koa ere Arg. Urano Colección Empresa Activa. Hizlaria da bakarka eta “Speaktacular” taldekide gisa. “Persones” zerbitzu pertsonalizatuen proiektuaren zuzendaria da.
Claudio Zulián
Zine eta dokumentalen egilea, artista, musikaria eta idazlea.
Italian jaio zena (Campodarsego, Padua) eta Bartzelonan bizi da. 2010ean Ciutat de Barcelona saria eta Kataluniako Zineko Sari Nazioinala jaso zituen bere A través del Carmel dokumentalarengatik. Bere lanean artean ere honako hauek nabarmentzen dira: A lo mejor (Mediafest Jaialdian saritutako dokumentala, 2007), L’Avenir (DokLeipzig, Siroki Brijeg, Viña del Mar jaialdietan saritutako dokumentala, 2005), Beatriz/Barcelona (fikzioa, 2004), No será lo mismo (bideoinstalazioa, 2011), Después de la violencia (bideoinstalazioa, 2009); “A través del Carmel “poesia dokumentaleko” liburua argitaratu du (2009) Horas de la ciudad narrazio laburrak(2002).
Madrid
Enrique Arnanz Villalta
Soziologian eta Filosofian lizentziatua da. Zuzenbidean Diplomatua. IC Iniciativas konpainiaren Zuzendaria eta Esplai Fundazioaren Presidentea.
Bere bizitza profesionaleko zeharkako ardatza erkidegoen garapenarekiko, inguru asoziatiboarekiko eta gizarte erakundeen inguruarekiko kezka izan da. Beraiekin jorratu duen lana aholkularitzan, laguntzan eta kudeaketa, antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko laguntzan murgildu da, gero eta modu azkarragoan, eta eraginkortasunaren kulturatik lan egitea lortzeko helburuarekin. Eta, atzealde bezala, beste mundu bat eta bizitza eta grapeneko beste eredu bat nahitaezkoa izatearen uste osoarekin.
Gizarte bazterketako eremuetan lan egin du Espainian eta Latin Amerikan, eta espetxeetakoeremua izan da lehentasunezko eremuetako bat. Horrez gain gogor saiatu da ikerketan eta denbora eman dio boluntarioen, adinekoen eta ekonomia sozialaren munduari.
Duela denbora luze, hiru kontzeptu hauen gogoetan eta aplikazioan ere gogor egin du lan: hiritarrak, globalizazioa eta gizarte aldaketa.
Artikulu eta liburu desberdinak argitaratu ditu gai hauei buruz, eta 22 urte daramatza “Iniciativas” kooperatiban, kolektibo honetan parte hatzeak merezi izan duela jabetuta, non proiektu baten koherentzia ideologiikoa eta bere bideragarritasun ekonomikoa mantentzen lortu den.
Arancha Cejudo Gutiérrez
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da. Materra erakundeen aholkularitzan eta garapenean.
Abr[e] aholkularitza konpainiaren bazkide fundatzailea da, alegia; gizarte proiektuak interesatzen zaizkion gizarte enpresa eta entitateetarako lan egiten duen ahokularitza konpainia bat, pertsonalizatutako laguntza zerbitzua eskainiz aholkularitza, ekintzailetza eta gizarte erantzukizuneko arloetan.
Gizarte entitateekiko okupazioa eta kezka da erakundearen aldaketarekin batera jorratu behar diren ekimenen abiapuntua, gizarte inpaktu handiagoa bilatzeko nahi horretan.
Hamar urtez Hazloposible Fundazioan lan egin du zeregin desberdinak jorratuz, besteak beste, Iraunkortasun Burua, Azaleratzen ari diren eta Berrikuntzako Proiektuen Burua, eta Hacesfalta.org Fundazioaren Burua.
Aurretik bestelako lanetan aritu zen: aurrezki kuktxa batean, Orangen (lehendabizi administrazio departamentuan eta gero marketing eta bezeroak bereganatzeko departamentuan), Francis Lefebvre argitaletxean, Mugarik gabeko Ekonomistetan (GKEetaraok aholkularitza eta sendotze saila) eta Triángulo Fundazioan (adminsitrazio saileko burua).
1992. urtetik boluntario lanetan aritu da gizarte ekintzako hainbat entitatetan, orain lankidetza entitate bati laguntzen dio gai teknikoetan eta kontsumo kooperatiba batean hartzen du parte.
Pilar Calón Parada
PKazetaria. Masterra Marketing Zuzendaritzan eta Merkataritza Kudeaketan (ESIC) eta Gizarte Hezitzailea Secretariado Gitano Fundazioaren Komunikazio Arloa
Gizarte esku-hartzearen esparruarekin lotura estua dauka boluntario eta hezitzaile gisa, eta horrek kazetari ikesketekin batera, euren esperientzia profesionala gizarte ekintzan protagonistak diren pertsonekin zuzenean esku hartzera eta komunikazio eta zuzendaritza bulegoetan lan egitera zuzentzen dute.
Bere ibilbide profesionala garatu du hainbat entitaterekin lankidetzan: Elkarteak, GKE, gizarte ekonomiako erakundeak, tokiko herri administrazioak eta Estatuko Administrazioarekin, esaterako, Osasun Ministerioa, Gizarte Politika eta Berdintasuna, non Gizarte Politika eta Kontsumoko Idazkaritza Nagusiko Buegoan hartu zuen parte 2010 eta 2011. urteetan.
Bere esperientzia profesionalaren artean honako lan hauek nabarmentzen dira: drogamendekotasuneko prebentzioaren programa Madril Erkidegoko eskoletan; Cosladako Udalaren Gazte Informazio eta Dokumentazioko Zentroa (CIDAJ); Madril Erkidegoko Droga Aurkako Agentziaren drogazaleoiekin garatutako autoenpleguko programa; Elkartutako Laneko Madrilgo Kooperatiba Batasunaren Komunikazio Bulegoa (UCMTA); Gizarte Politika eta Kontsumoko Idakazkaritza Nagusiko Bulegoa, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministeriokoa; eta komunikazio koorporatiboarekin lotutako prestakuntza eremuan bildutako esperientzia.
Une hauetan, Secretariado Gitano Fundazioaren Komunikazio Saileko taldean berriro hartzen ari da parte, beste batzuetan beraiekin lankidetzan aritu ondoren.
Carlos Fernández de la Peña
Zientzia Fisikoetan lizentziatua, Konputazio espezializazioan. Executive MBA Enpresa Institutuaren eskutik. PDG, IESE Bussines School eskolaren eskutik. Salmenten VP Latin Amerikan, Espainian eta Portugalen Deimos Imaging Urthecast-en
Gaur egun Salmenten VP da Urthecast konpainian, alegia, Vancovurren egoitza duen Kanadako konpainia bat. Hura lur segmenteuaren operadorea da eta kameren eta gailu airespazialen software opreazionala garatzen du Nazioarteko Estazio Espazialean, eta Lurra behatzeko sateliteen jabea da, esaterako, Deimos-1 eta Deimos-2.
Elenor Deimos konpainian lan egin du 2009 eta 2015 urte artean, eta bertan, Negozio Garapeneko Zuzendari gisako lanak burutu ditu, espazioaren sektoreko jarduerak, sateliteen Lurreko estazioak eta sektore desberdineko aplikazio teknologikoak koordinatuz, besteak beste, trenbideak, garraioa, energia, ingurumena eta lokalizazioa.
2001ean DEIMOS Space konpainiaren fundatzaileetako bat izan zen eta bertan Teknologia Transferentziako Zuzendari gisa hasi zen lanean. DEIMOS taldeko lau konpainien sorreran parte hartu du: DEIMOS Space (2001), DEIMOS Engenharia (2003), DEIMOS Aplicaciones Tecnológicas (2005), eta DEIMOS Imaging (2006). Azken konpainia hau Lurrari behatzeko satelite pribatu bat jaurti duen Europako lehenengo konpainia da (DEIMOS-1), eta Pedro Duque-ren zuzendaritzapean egon zen.
1998 eta 2001 artean GMV konpainian egin zuen lan Espazioko Europako Agentziaren (ESA) Envisat sateliterako sistemen garapenean.
1980 eta 1995 artean Scout de Madrid-MSC konpainiarekin lotuta egon da. 1996an boluntario gisa lan egin zuen Pan Bendito Elkartean, alegia, Madrilgo Pan Bendito auzoko ikastetxe bat.
Pepa Franco Rebollar
Gizarte esku-hartzerako metodologian aditua. Folia Consultores konpainiaren bazkidea
Bere ibilbide profesionala ikerketa, prestakuntza eta Herri Administrazioetako (bereziki tokikoa) eta gizarte erakundeetako pertsonak eta lan taldeak antolatzeko laguntza lanekin lotuta dago. Bere lan ibilbidean honako lanak nabarmentzen dira:
Parlako Udal Unibertsitate Polularreko Zuzendaria (1982-1985), Madrilgo Udaleko Lavapieseko Kultur Etxeko Zuzendaria (1985-1986) eta Herri Unibertsitateeko Espainiako Federazioaren Prestakuntza Bulegoaren Koordinatzailea (1986-1989).
Clves Taldeko fundatzaileetako bat izan zen (1989), eta bertan lan egin zuen enpresaren jarduera amaitu arte 1996. urtean. Urte horretan bazkide gisa parte hartu zuen Folioa Consultores fundazioan. Hortik prestakuntza proposamenak, ikerketa proposamenak, material osaketak, plangintzak eta ebaluazio jarduerak koordinatzen ditu eremu desberdinetan, besteak beste: erakundeen garapena, tokiko garapenl, gizarte partaidetza, genero politikak eta aukera berdintasunak, garapeneako lankidetza eta boluntariotza.
Isabel Muñoz
Zuzenbidean lizentziatua. Madrilgo Abokatuen Elkargo Txit Gorenaren kidea. Blanes & Muñoz Abogados, SLP konpainiaren bazkide fundatzailea.
Blanes & Muñoz Abogados Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzenbidearen eremuan espezializatutako konpainia bat da. Bertan, bezeroei osoko eta etengabeko aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen diete, lan harremanen esparruan. Bere zerbitzu profesionalak , lehentasunez, enpresei zuzentzen zaizkie, non hauek bezalako sektoreak nabarmentzen diren: aire garraioa eta aireportuak, eraikuntza, banaketa, automobilgintza, aseguruak, unibertsitate irakaskuntza, merkataritza, gailu jasotzaileen fabrikazioa eta muntaia, zerbitzuguneak, etab.
Letratu gisa jarduten du 1993tik, beti enpresei zuzenduriko aholkularitzaren esparruan, laneko zuzenbidearen eta giza baliabideen eremuan. Eskarmentu handia du esparru desbedinetan, esaterako: lah harremanak, negoziazio kolektiboa, lan administrazioaren eta Gizarte Segurantzaren aurreko jarduerak, eta baita Laneko Zuzenbidean eta Gizarte Segurantzaren prozesuetako esparruan. Lankidetza lanetan aritu da hainbat argitalpenetan, aditu juridiko gisa.
Miguel Ordozgoiti de la Rica
Historian lizentziatua. Estatuko administrari zibeleko goi mailako kidegoaren funtzionarioa. Zerbitzuetako Zuzendari Nagusia. Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa.
Esperientzia profesional handia dauka Estatu Administrazioan, non erantzukizuneko kargu desberdinak garatu dituen: EINeko Zuzendari Probintziala Madrilen (1990-1995), Sustapen Profesionaleko Zuzendariorde Nagusia eta Herri Administrazioetarako Ministerioaren Plangintza eta Giza Baliabideen Hautaketa saileko Zuzendariorde Nagusia (1995-2000), Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Giza Baliabideen Zuzendariorde Nagusia (2000-2011), Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren Joko Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiaren Joko Kudeaketako Zuzendariorde Nagusia (2011-2012). SENSAko Zerbitzu Korporatiboen Zuzendaria, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministerioaren Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko enpresa publikoa, Sustapen Ministerioari funtzionalki atxikita, esparu aeronautikoari laguntza teknikoa eskaintzeko (2012).
Horrez gain, nazioarteko lankidetza proiektuetan ere parte hartu du Errumanian, funtzionarioen lege bat eratzeko aholkularitza zerbitzua eskainiz, eta Montenegron, Herri Administrazioko eremuan egindako aurrera pausuak baloratuz, herrialde hau Europar Batasunean sartzeko prozesuaren esparruan.
Luis Aranguren Gonzalo
Doktorea Filosofian eta Teologian lizentziatua. Institutuaren irakasle gisa lan egin du, Hirugarren Sektorean eta argitalpenen munduan.
Gaur egun, aholkularia, trebatzailea eta laguntzailea da justiziaren zaintza eta iparra gunetzat jotzen duten erakundeen prozesuetan.
Hirugarren Sektoreko esparruan Boluntarioen Hezkuntza Ibilbidearen alde egin zuen Caritasen eta bestelako entitatetan; boluntarioen erakundeetako Kode etikoa koordinatu du (2000), eta baita Madril Ekirdegoko Eskualde Plana ere (2016-2010). RAIS Fundazioko Patronatuan hartu zuen parte eta ikastaroak eta ahokularitza zerbitzu ugari eskaini ditu Espiniako eta Latin Amerikako entitate anitzetan.
Hogei bat liburu baino gehiago eta hirurogei artikulu inguru idatzi ditu etika, partaidetza, boluntariotza edo hezkuntzari buruzko esparruetan. Hona hemen zenbait izenburu: Cartografía del voluntariado (2000), Vivir es comprometerse (2001), Humanización y voluntariado (2011), No te olvides de los pobres (con José Luis Segovia, 2016) eta San Romero de los Derechos Humanos (2017).
Raquel Gil Fombellida
Directiva con más de veinticinco años en dirección de Recursos Humanos, Organización, Operaciones y puestos de gestión, adquirida en varias compañías en los Sectores de Seguros, Consultoría, Alimentación y Servicios sociosanitarios. Actualmente Directora de Recursos Humanos de Sanitas Seguros.
Licenciada en Empresariales con Masters en diferentes escuelas de negocio (Programa de Alta Dirección en Digital Business en The Valley, Programa para Consejeros de ESADE Business & Law School, Programa para Directivas Promociona en ESADE, Senior Management Program in Digital Talent ICEMD-ESIC, Master MBA por el IADE, Master en Dirección de Centros Gerontológicos de EADA).
Mentora del Programa Pulsar de la Fundación Everis para ayudar a niñas adolescentes y voluntaria en Inspiring girls.
Miembro de distintas Asociaciones de Directiv@s(WomenCEO donde fui Vicepresidenta), Asociación Española de Directivos(AED), EJECON, Plataforma de Directivos y Empresarios de Palencia(formo parte de la Junta Directiva). Ha escrito más de una veintena de libros y unos sesenta artículos centrados en los ámbitos de la ética, la participación, el voluntariado o la educación. Algunos títulos: Cartografía del voluntariado (2000), Vivir es comprometerse (2001), Humanización y voluntariado (2011), No te olvides de los pobres (con José Luis Segovia, 2016) y San Romero de los Derechos Humanos (2017).
Félix Monedero Cos
Licenciado en Ciencias Físicas por la Universidad de Cantabria con especialidad en Electrónica Física.
Director Regional de Global Information Services en Software AG: Responsable de los proyectos de desarrollo, innovación y transformación cultural en el marco de las nuevas tecnologías dentro del área de su responsabilidad.
Cuenta con más de 20 años de experiencia en el sector de las nuevas tecnologías siempre orientado a la gestión de personas y al desarrollo de equipos de trabajo en un ambiente saludable. Su trayectoria profesional se ha centrado en la mejora continua de la experiencia de usuario, la incorporación de nuevas tecnologías a los entornos de trabajo, y en establecer los entornos colaborativos necesarios para mejorar la productividad.
En los últimos años se ha centrado en impulsar la mentalidad de crecimiento dentro de los equipos de trabajo con los que interactúa y es considerado como un referente en Innovación y Liderazgo.
Euskadi
Tomás Arrieta Heras
Zuzenbidean lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, espezialitate juridiko-ekonomikoan.
Gizarte Segurantzako kudeaketan letraduna 1986. urtetik eta Gizarte Segurantzaren Aholkularitza Iuridiko Probintzialaren buru 1987 eta 1989 bitartean.
Hezkuntza Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen aholkularia 1989 eta 1991 urte bitartean.
Abokatua jardunean, bere aktibitatea gehienbat lan-esparruan garatzen. Arabako Abokatuen Eskolako gobernu-bileren kide 1992. urtetik 2001.eraino.
1992. urtean epaile bezala integratu zen PRECO Lanbidearteko Hitzarmenari esleitutako profesionalen eskolan, judizioz kanpoko lan-gatazketan erabakiak hartzeko.
Lan Harremaen Euskal Kontseiluaren presidentea 2008ko otsailetik.
Lan Harremanen irakaslea Deustuko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzen Fakultatean eta Deusto Business School-eko irakasle kolaboratzailea Giza Baliabideen Kudeaketa Masterrean, negoziazio kolektiboen eta lan-arrisku prebentzioaren moduluetan, baita hainbat "in company" programa enpresa desberdinei bideratura.
Cristina García Sanz
Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 1990eko promozioa.
2011tik, Operaren Lagunen Bilboko Elkarteko (ABAO-OLBE) prentsa-arduraduna da; eginkizun horretan, Bilboko operaren kultur programa eta denboraldia sustatzen duen erakundearen komunikazioaren, publizitatearen eta hedabideekiko harremanaren kudeaketa koordinatzen du.
Publizitatearen alorreko prestakuntza izan arren, bere lan-ibilbidea kazetaritza tekniko eta espezializatuaren esparruan hasi zuen, 1991n, lehenengo eraikuntzaren sektorerako Roc Máquina argitaletxeko erredaktore nagusi eta, 2004tik 2011ra, gastronomia, elikadura, retail eta packagingarekin loturiko zazpi argitalpenen media planner zuzendari editorial eta sozial, Reed Business Information multinazional anglo-holandarrean.
Bere lan-ibilbidearen zatirik handiena argitalpenen kudeaketa-proiektuetan eman du, hala nola online argitalpenetan, fidelizazio- eta erakarpen-marketinean, hedabideetan negozioen garapenean eta talde sortzaileen koordinazioan.
Slow Food elkarteko kidea da, gastronomia kultur identitatearen adierazpentzat jotzen duen elkartekoa, hain zuzen, zeinak defendatzen dituen tokiko sukaldaritza, ekoizpen-modu tradizionalak, nekazaritza-eredu ez hain intentsiboa eta garbiagoa -eskualde pobreenetan garatzeko itxaropenak eskaintzeko gai-, nekazaritza-elikaduraren bioaniztasuna, konpromiso etikoa ekoizleekin eta 0 km filosofia.
Era berean, Mugarik Gabeko Medikuak eta Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartea erakundeekin kolaboratzen du.
Juan Carlos García Robredo
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, finantza espezialitatea, EHUn.
Bere karrera profesional osoa finantza-sektorean garatzen du duela 30 urte baino gehiago.
Oposizioen bidez Bilbao Bizkaia Kutxara sartzen da 1980an, non komertzu-sarean eta kreditu-arrisku departamenduan bere aktibitatea garatzen du, Arrisku Onespenean ardura hartzera heltzen.
Bilbao Bizkaia Kutxan jada, 1990ko 2 kutxen fusioarekin batera, bezero handiekin arriskuen zuzeneko kudeaketa egitera pasatu zen. 2005. urtean arrisku politikaren arduradun bezala, elkartearen moldaketa garatzera pasatu zen Hitzarmen Berriaren baldintzen ingurua, Kredituen Arriskuen materia (Basilea II).
2010. urte amaieratik aurrera eta beti Kredituen Arrisku esparruaren barruan, bere ardura nagusietako bat arrisku politiken garapena eta hauek Kutxabank taldearen finantz entitateetan ezartzea da.
Carmelo González Verdejo
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Kontu Zentsore-Epailea.
Bere ibilbide profesionala Bizkaiko Bankuan hasi zuen eta ondoren Iberdueron, Epe Luzeko Zorren Kudeaketa Zerbitzuaren arduradun bezala.
Enpresaren ekonomia irakaslea izan da EHUren Ekonomia Fakultatean eta enpresa heziketa kurtsoak eman ditu kontabilitate, kudeaketa ekonomikoa eta kudeaketa ekonomikorako laguntza tresnen esparruan.
Arantzeta Taldearen sortzaile eta kidea, baita kontu-auditoretzara eta enpresen aholkularitzara eskainitako GZ kontsultore eta kontu-ikuskariena.
Bere azken aktibitate profesionala Amaya Telleria Industriaetarako kudeatzaile lana izan zen, eta geroztik Amaya Tellería Taldearen finantz-zuzendaria, automobil pieza fabrikazioaren sektorearentzat.
Gaur egun, proiektu ekintzaile berrien eta irabazi-asmorik gabeko elkarteen kolaboratzaile aktiboa da. Adsis Fundazioaren batzorde aholkulariaren kide da, eta irabazi-asmorik gabeko beste fundazioetan kolaboratzen du, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitza Fundazioa eta Bizkaiko Esklerosi Anizkoitza Elkartea bezalakoak.
Valentín Ibarra Lozano
INGEOTYC S.L.-ren zuzendari-kidea.
Bere karrera profesionala ingeniaritza sektorean garatzen da INGEOTYC enpresaren zuzendari-kide bezala, Euskal Herriko Unibertsitateko mintegi zientifiko-teknologikoan sortua, eta TEAM Ingeniaritza S.L zuzendari-kidea baita (1990-2010), zilarrezko Q 2007an bikaintasunari.
Doktoratu programa Ingurumen Geologia Aplikatuan UPV/EHUn, ikerketa lan handiarekin zientzia esparruan (geología, hidrología, ingurumena eta luralde-banaketan), eta hainbat argitalpen tekniko, batzarretako hitzaldi eta kurtsoetako irakaspenak egin ditu.
Coach Betearazlea eta AECOP Euskadiren batzordekidea (Mentoring eta Coaching Elkartea), VIAVANCE proiektuaren kolaboratzailea, EFQM Ereduaren ebaluatzailea, estrategia-hedatze aditua eta Kalitate eta Ingurune Kudeaketa sistemen auditorea.
Elena López Saralegi
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Lizentziatua, ekonomi-juridiko espezialitatean.
Abokatu lanetan gaur egun, fiskal eta merkataritza arlotan batez ere aritua. PYMEen aholkularitzari bereziki dedikatuta dauden HUB eta AVANZA bulegoen kide. Euskal Herriko Unibertsitate eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsu-rako Abokatutza Masterran Fiskal-Zuzenbideko irakaslea.
Yolanda Martín Marco
UPV/EHUn Giza eta Informazio Zientzia Fakultatean Informazio Zientzietan lizentziatua. 1997ko promozioa.
Nahiz eta kazetaritza ikasi, bere lehenengo lan-esperientzia ume eta gaztediaren heziketan hasi zen, hasieran boluntarioki eta ondoren Adsis Fundazioaren parte izaten, Donostiako Hasiera Profesionalen Zentruan, UPV/EHUko Psicologia Fakultatean Lan-Orientazio graduondoa egin eta gero.
8tik, hezitzaile eta zuzendari lana egin zuen hainbat gazte eta haurrentzako tokiko taldetan San Sebastianen, baita aisialdi eta denbora libre programen aholkularitza Adsis Fundazioarentzat.
Gaur egun, Donostia Kultura eragin kulturalaren Departamentuan egiten du lan teknikari bezala, hiriko kultura zentruen jarduera koordinatzen, lurralde eta sektore interbentzioei materia kulturalean koherentzia ematen.
Bere lan-ibilbidean konstante bat aurki dezakegu: "Etapa bat amaitu dela edota eginkizuna nahiko kontrolatzen dudala sentitzen dudanean, hazitzen jarraitzeko aukera ematen zait, ikasten jarraitzeko, lan-esperientzia berrien bitartez."
2013. urtetik Juneren Hegoak Fundazioaren kide eta sortzaileetako bat da, ume gaixoei eta haien familiei zaurgarritasun egoeretan laguntza eskeintzen diona.
Oscar Moracho del Rio
Innova Salud-en zuzendari-kidea - Osasun Aholkularitza.
Medikuntza eta kirurgian lizentziatua (Bilboko Unibertsitatea, 1979)
Ebaluazio-metodologia eta kalitate hobekuntzan Masterra (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)
Hospitale zuzendaritzan (Osasun Ministerioa) eta Zuzendaritza Orokor Programan (IESE) diplomatua, hainbat enpresa kudeaketa kurtsotan jarduten.
Bere aktibitate profesionala esparru klinikoan garatzen da 1987ra arte eta ordutik, osasun-kudeaketan eta aholkularitzan Gipuzkoako INSALUDen teknikari postua izateraino, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Departamentua eta Osakidetza, 1987 eta 1990 artean.
6 urtez (90-96) Mediku Zuzendariaren postua izan zuen Santurtziko San Juan de Dios Hospitalean, zentruaren eta bere kudeaketa metodoen erreforma sakona eginez.
1997tik 2006ra Zumarragako Hospitalearen Gerentziaren ardura hartu zuen (Osakidetza), kudeaketa-metodologia aitzindaria eta erabat berria garatuz, hainbat kudeaketa eta kalitate tresna erabiltzen dituena eta osasun zein enpresa sektoreko organizazio askoren joera orientatu duena.
Denboraldi honetan, hospitalean egindako lanak hainbat aitorpen eta bost sari jasotzen ditu biltzarretako komunikazio onagatik, 22 ziurtatuko prozesu, ISO 14001, Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko Q (2000), Golden Helix Saria (2001), Herritartasun Saria zerbitzu publikoen kalitateagatik, Haurren Lagun Hospitalea (UNICEF, 2002), Eusko Jaurlaritzaren Urrezko Q (2003), eta amaitzeko EFQMren European Quality Award 2005ean, bereizte hau lortzen Europako lehen hospitalea izanik.
Asoziazio Zientifiko desberdinen eta Teknologia Sozial Asoziazioaren kide da (APTES, batzordekide eta sortzaile kidea), Sorospen-kalitateko Sozietate Espainiarraren Zuzendaritza Batzordearen partaide izanik (SECA, altxorzain ohia). Halaber, ikerketa azterlan desberdinetan parte hartu du, baita osasun, kudeaketa edo berrikuntza esparruetako adituez osatutako paneletan, hogei argitalpen zientifiko baino gehiagotan parte hartu izanik. Euskaliten ebaluatzaile senior, EFQMren Ebaluatzaile Europarra, ANECAren auditore eta ebaluatzailea (Kalitate eta akreditazio ebaluazioaren Agentzia Nazionala) eta Sorospen Kalitateko Aldizkari Espainiarraren errebisore eta kidea izan da.
Jakituria-hedatzearekin konpromisoa hartuz, ehun txosten eta komunikazio baino gehiago egin ditu hainbat batzar zientifiko nazional eta nazioartekotan, eta prozesu kudeaketa, kalitate kudeaketa, EFQM modeloa, estrategia, aginte-taula integrala, komunikazio eta buruzagitza esparruetako laurogei kurtso baino gehiagotan irakatsi du.
1986tik gestio lanak eta organizazio desberdinetarako nazio zein nazioarteko aholkularitzaren kolaborazioak uztartu ditu.
2006an Innova Salud-en aholkularitza enpresara sartzen da zuzendari-kide bezala, sektore honetan ehun eta hogei proiektu baino gehiago burutu dituena.
Juan María Román
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean.
32 urte baino gehiagoko esperientzia auditoretza globalean, Iberdrola bezalako marken auditoretza taldeak zuzentzearen ardura hartzea barne.
Espainiako Ernst & Young-en giza baliabideen kudeaketaren Zuzendari Nagusiaren postua okupatu zuen hainbat jardueratan. Ondoren, Área-n (Italia, Espainia eta Portugal) giza baliabideen kudeaketaren arduraduna izatera pasatu zen.
EY - Bilbao eta Zona Norteko arduraduna eta EY Espainiako Auditoretzako Batzorde Exekutiboaren kide da.
Athletic Club Fundazioaren Patronatuaren kidea.
Rosa Santibañez Gruber
Gizarte Pedagogian Katedraduna eta Pedagogia eta kriminologian doktoratua.
Orain Deustuko Unibertsiteko Ikerketa eta Transferentzian errektoreordea. Bere esperientzia profesionala irakaskuntza eta ikerketan garatzen da Deustuko Unibertsitatean (Bilbo), nagusiki Heziketa Sozialaren Graduan, non erdeinatutako gizataldeekin, inklusio sozialarekin eta interbentzio sozialaren metodologiarekin lotutako esparruaren ardura duen. Bere ikerketa lanak eta argitalpen berriak gizaheziketa interbentzioa dute promozio estrategia bezala inklusio sozialarentzat, haurtzaroarentzat, nerabezaroarentzat eta migrazioentzat.
Nazioarteko heziketa eta baztertze sozialean dauden taldeen sare desberdinen kolaboratzailea
Teresa Viguri Martínez
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatearen eskutik. 1980eko promozioa.
Bere karrera profesionala beti Funtzio Publikoaren eremuan garatu da. Gaur egun, Arabako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuko zuzendaria da. 1981ean Ogasun Publikoaren Kudeaketako Kidego Berezirak oposizioa gainditu zuen eta bere plazaz jabetu zen 1982an. 1984an, Arabako Ogasun Departamentuko Ikuskaritzarako oposizioak gainditu zituen, non Ikuskari gisa hasi zen lanean 1985ean.
Data horretatik aurrera, aipatutako erakundean honako lanpostuak izan ditu:
Ikuskaritza taldeko burua (1995ean izendatuta)
Zerga Ikuskapen Zerbitzuaren burua (2005-2007)
Enpresa Handien Unitatearen burua (2008-2015)
Arabako Foru Aldundiko Kontsulta Batzordearen bokala (2002-2015)
Era berean, Arabako Merkataritza Ganberarekin eta Ekomisten Elkargoarekin lankidetzan aritu da, zergei buurzko ikastaro eta txosten desberdinak eskainiz.