Skip to main content

Nortzuk-gara

 

Nortzuk gara

Irabazi asmorik gabeko erakundea gara, eta badira 56 urte baino gehiago egoera zaurgarrian bizi diren pertsonei aukerak ematen lan egiten ari garela

 

Xedea

Xedea

Aniztasuna balore moduan onartzen duen eta pertsona bakoitzak bere bizitzako proiektua garatzeko aukera duen gizarte bidezkoago, solidarioago eta inklusiboagoa eraikitzen dugu. Pertsona bakoitzaren aldaketa-gaitasunean sinesten dugu eta zaurgarrienekin konprometitzen gara hurbiltasunetik eta laguntzatik.

2023RAKO IKUSPEGIA

2023RAKO IKUSPEGIA

Adsis Fundazioak beharrezko baldintzak sortu ditu, aldaketa testuinguru batean, bere antolaketa-kultura etorkizunean proiektatzeko. Barne kolektiboen inplikazioa indartu du, berrikuntza sozialeko eta eraldaketa digitaleko elementuak hartu ditu, eta loturak ezarri ditu proiektu berriak eta jasangarritasun handiagoa sortzeko.

BALIOAK

BALIOAK

Pertsona da erdigunea

Pertsonarengan sinesten dugu, eta bere potentzial guztian. Giza duintasunarekiko errespetua eta emakume eta gizon bakoitzaren osoko garapena gure identitatearen zati dira.

Senidetasuna

Pertsonak baldintzarik gabe onartzean oinarritutako harreman estilo bat den aldetik, senidetasuna sustatzen dugu, eta elkarrizketa, konfiantza eta konpromisoa erabiltzen ditugu horretarako.

Utopia eraldatzailea

Mundu jasangarri, solidario eta berdintasunean oinarritutakoaren alde lan egiten dugu, tokiko gizarte eraldaketatik hasita. 

Parte-hartzea

Pertsona bakoitzak banako eta taldeko aldaketa prozesuetan duen erantzunkidetasuna bultzatzen dugu, bai eta talde eta sare lanean oinarritutako lankidetza moduak ere.

Berdintasuna

Edozelako indarkeria edo bazterkeriaren aurka egiten dugu lan, eta aukera berdintasunaren eta gizon eta emakumeen arteko tratu berdintasunaren alde.

Gardentasuna

Garena eta egiten duguna erakutsi egiten dugu, gure ekintzaren eta kudeaketaren argitasunaren berri emanez.

Gure taldea

Gure lanak eragin handia du, kontratatutako 400 lagun eta 700dik gora boluntariok osatutako lan-talde konprometitu baten ahaleginari esker.

Gure Historia

1996ko apirilaren 16an fundatu zen ofizialki Adsis Fundazioa, irabazi asmorik gabeko gizarte erakunde gisa. Hala ere, gure gizarte-ekintza lanak 50etik gora urteko ibilbidea du.

60ko hamarkada erdialdean, gazte talde batek helburu komun bat planteatu zuen:  Auzoetan “presente egotea”, gizarte-ekintza eta aisialdiko proiektuetan konprometituta, batez ere gazteriarekin.   

Adsis Gizarte Ekintza hori hainbat modutan antolatuz joan zen denboran eta lurraldeetan zehar. 80ko hamarkadan, presentzia-konpromiso hori  Adsis elkarte zibilen baitan garatutako boluntariotza jardueren inguruan artikulatuz joan zen.  Poliki-poliki, baterako koordinazio eta lan egiturak sortuz joan ziren, Zerbitzu eta Gizarte Ekimenerako Estatu Federazioa, besteak beste.

Azkenik, 1996an, Adsis Fundazioa “asoziazio-arima” batekin sortu zen, Adsis elkarte bakoitzaren eskarmentu osoa hartzen baitzuen beregan. Honen helburua zen bidegabekeria, txirotasun eta bazterkeria egoerei aurre egiteko, tokian tokiko estrategia globalak eraikitzea. Ideia eta sinesmen desberdinak izanda, gure erakundearen misio eta balioekin bat egin eta konpromisoa hartzen duten pertsona guztien partaidetzara zabalik dagoen erakundea gara. 

Fundazio gisa lanean dihardugun urte hauetan guztietan, gure ekintza aldatuz joan da presentzia duguneko komunitate bakoitzaren errealitate eta premiazko beharrizanetara egokitzeko. Gazteekin egiten dugun lana erdigunean dago oraindik ere, baina egoera zaurgarrietan dauden helduengan ere zabaldu dugu arreta. Horrela, urtero nabarmen handitzen da gure laguntzaren xede den pertsona kopurua, eta gaur egun harro esan dezakegu fundazio gisa daramagun 27 urte hauetan gure ondoan izan ditugunak milioitik gora lagun direla. 

SAREKO LANA

SAREKO LANA

Koordinadora, plataforma eta sare hauetan hartzen dugu parte:

Información actualizada en marzo de 2023