Basauriko Oinarrizko Lanbide Heziketa
Proyecto perteneciente al programa: Formación y empleo
Duela 30 urte baino gehiagotik, Basauriko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua (IMFPB Basauri OLHUI) kudeatzen dugu, lehen CIPEB izenekoa, udal-titulartasunekoa. Bertan, Oinarrizko Lanbide Heziketako Programak egiten ditugu, DBHko titulurik ez duten gazteek aukera izan dezaten erdi-mailako heziketa-zikloetan prestakuntza jasotzen jarraitzeko edo kalitatezko laneratzea lortzeko.
Une honetan aktibo dauden formakuntza zikloak
- Arte Grafikoak
- Sukaldaritza eta Jatetxe-arloak
- Informatika eta Komunikazioak
- Etxebizitzen Mantentze-lanak (Iturgintza – Beroa)
- Ile-apainketa
Helburuak
- Lanbide Heziketako Oinarrizko Lanbide Titulua lortzea
- DBHko Graduatu Titulua lortzea
- Lanbide Kualifikazioen 1. Mailako Ziurtagiria lortzea (Lanbide)
- Laneratzeko aukerak hobetzea
- Lanbide Heziketako Erdi Mailako Graduko Zikloetan sartzea
Formakuntza-plana
- Iraupena: 1.000 ordu ikastaro bakoitzeko (2 urte)
- Prestakuntza akademikoko moduluak
- Lanbide-heziketako moduluak, bigarren urtean enpresako praktikak barne
- Prestakuntza amaitu ondoren, zentroak orientazio-zerbitzu akademikoa eta lan-arlokoa du, eta Lanbideren zentro laguntzailea da.
Ate irekiak:
Ikastetxea eta espezialitateak ezagutu nahi badituzu, aldez aurretik hitzordua eskatuta etor zaitezke guregana.
2022ko apirilaren 28an eta 29an, 9: 00etatik 13: 00etara, antolatzen ditugun ate irekietara ere etor zaitezke. Aurretiko inskripzioarekin.
Deitu hitzordu bat adosteko: 944 26 36 17 (Paula)
Aurreinskripzioak:
2022ko maiatzaren 9tik 27ra
Ikastegi honen nortasun ikur nagusiena Adsis Fundazioaren balioetako batean aurkituko duzu: “Pertsona erdigunean”. Garrantzitsua da guretzat begirada gazte bakoitzaren globaltasunean jartzea, ez bakarrik hezkuntza eta laneko beharrizanei erreparatuta, nolabait bakoitzak ezarritako helburuak lortzen laguntzeko esku-hartu ahal izatea. Hainbat gairi jartzen diegu arreta berezia: teknologia berrien menpekotasunei eta elkartasuna, ingurumenaren jasangarritasuna eta genero berdintasuna eta halako beste balioak bereganatzea. Eta horiek guztiak programa berezitu batzuen bitartez lantzen dira.
Horretarako, gazte bakoitzaren aukera eta mugak kontuan hartuta, gazte eta familiekin batera, plan pertsonalizatuak eta malguak ezartzen ditugu. Pertsona arteko harreman hurbilak ezartzen ditugu eta pertsona bakoitzari eta inguruneari egokitzen gatzaizkio; horrela, hezkuntza sistemaren eskola porrota txikitu eta eskolara joateari goiz uzteko tasak murrizteaz gain, gazte bakoitza gai sentituko da bere amets eta helburuak lortzeko: Etorkizuna duten pertsonak izatea.
Formakuntza hauek posibleak dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, Basauriko Udalari, eta Etxebarriko Udalari esker.
BIGARREN AUKERAKO ESKOLA GARA
Eredu horrek hezkuntza-erantzunak ematen dizkie lanik egiten ez duten eta eskola-porroteko esperientziak bizi izan dituzten 15-30 urteko gazteei. Prestakuntza-ibilbide malguak eta banakakoak eskaintzen ditugu, laguntza integralarekin eta entrenamendu praktiko handiarekin, bai gure zentroetan, bai enpresetan.
Kontaktua
Basauriko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua
Kareaga Behekoa. z/g. PK. 48970. Basauri, Bizkaia.
Telefonoak: 944 26 36 17 y 944 26 16 70
cipbasauri@fundacionadsis.org