X Solidarioa markatu, keinu guztiz normala
09/2023
Errentaren aitorpenean X Solidarioa markatzearekin, hainbat proiektu sozial bultzatzen jarrai daiteke urtero, beharra duten milioika pertsonari laguntzeko eta, aldi berean, inor atzean utziko ez duen gizarte justuago, inklusiboago eta berdinzaleago bat sortzeko.
Hori da, pasa den astean, 2021eko errentaren lehen egunarekin bat eginez, Gizarte Ekintzako GKEen plataformak hasitako sentsibilizazio-kanpainak sustatzen duen premisa. Izan ere, errenta-aitorpenaren gizarte-xedeen 106. laukian X marka jarriz, iaz 386 milioi euro bildu ziren, gizarte-erakundeek garatutako gizarte-proiektuetarako.
ZENBAT KOSTATZEN DU X SOLIDARIOA MARKATZEAK?
X Solidarioa errentan markatzeak ez du inolako kostu ekonomikorik zergadunentzat, ez duzu gehiago ordaindu behar eta ez dizute gutxiago itzuliko. Besterik gabe, zure zergen % 0,7 helburu sozialetarako dela adierazten du. Horrela, sartu edo itzuli beharreko zenbatekoa ez da inola ere aldatuko. Aitzitik, Gizarte Helburuetarako 106. laukia eta Elizarena markatzen ez badira, zergen % 0,7 hori Estatuko Aurrekontu Orokorretara bideratzen da, eta azken horrek erabakitzen du ekarpen hori nora bideratu.
X Solidarioa markatuta, egoera ahulean dauden pertsonek jasoko dituzte onurak, herrialde osoko gizarte-erakundeek garatutako programen bidez. Adsis Fundazioaren programek gazte eta helduentzako hezkuntzan eta prestakuntzan laguntzen dute, adikzioak dituzten edo askatasunik ez duten pertsonei laguntzen diete, balioak sustatzen dituzte eta garapenari laguntzen diote lankidetza-proiektuen bidez.
BIZTANLERIAREN %46-AK EZ DU X SOLIDARIOA MARKATZEN
Gaur egun, 11 milioi eta erdi pertsonak baino gehiagok markatzen dute Gizarte Helburuak laukia; hala ere, oraindik aitortzaileen % 46k ez du egiten, Guztira, ia 10 milioi pertsonak ez dute, errenta-aitorpenean 106. laukia markatzen. Hala egingo balute, 631 M € bil litezke gizarte-proiektuetarako.
COVID19ak eragindako osasun- eta gizarte-krisiaren ondorioz, iaz % 0,61 gutxiago bildu zen X Solidarioaren bidez. Krisi horrek, hain zuzen ere, pertsona gehiagok errenta aitorpenean Gizarte Helburuak 106 laukitxoa markatzen jarraitzeko beharra agerian uzten du, gehien behar duten pertsonei eta gizarteari laguntzen jarraitzeko.